2010-11-12

Periodistas ilustrados

Kaixo Urtzi eta barkatu baina potentea iruditu zait eta hemen jarriko dut.

Esteka bat uzten dizuet. Lehengo egunean Bilbovision telebistan (grupo Vocento) Iñaki Perurenari elkarrizketa bat egin zioten, eta aurkezlea bere ezjakintasun osoa erakutsi zuen, oso ona bideoa!


http://www.kaosenlared.net/noticia/inaki-perurena-primero-enterate-poquito-sobre-navarra-euskal-herria

Atlas 2.0



Kaixo famili!

Hemen uzten dizuet gure abenturaren lehen zatia, poliki poliki, telebistako serieak bezala, beste zatiak jartzen joango naiz. Kalitatea ez da oso ona, baina hori googleren eskutan dago.

Agur!

2010-11-08

CANADA
















Ez genuen turismo asko egin bertan genuen egoera mediyo. Baina argazkiyak atera genittun. Hementxe adibide batzuk.
Bertan Canadan, Vancouberreko alderdi desberdiñak ageri dia. Bertako biztanle originalen, natiboen, totemak agertzen dira. Uste desberdin asko zabaldu da hauei buruz, baina funtsean beraien historia, familiaren historia, kontatzen dute. Familia edo klan bakoitza animalia batek errepresentatzen du eta bertan ageri da halako zuhaitz genealogiko bat. Etziren nomadak, indio eta bakeroen pelikuletan agertzen diren bezela. Egurrezko etxeak zituzten eta arkitektura, beraien garaiko, nahiko eta soberan garatua zuten.
Animaliak asko zeuden, hor ageri da katagorri antzeko bat. Etxe ingurutan ibiltzen ziren. Ez da hemen bezela, han ez diote gizakiari halako bildurrik. Hemen inork kattagorri bat ikusteko urteak pasa litezke. Han hiru asteetan bost bat ikusi genituen (gutxi gora behera).
Noski, suhiltzaileak ezin falta. Oso desberdina da han eta hemen lan egiteko modua nahiz sua leku guzietan berdina izan. Kuriosoa, ezta?
Eta ezin falta San Fermin festa, orain erdi iruñearra naizela!! Vancouverren ginen, baina Euskalerriko festa famatuenak ospatu genituen.

2010-11-07

Atlas 2.0



Kaixo!

Berandu, oso berandu, baina hasi naiz Marruekoseko materiala astintzen, eta hemen uzten dizuet aperitifa, gosea egiteko...