2012-09-16

Bigarren mailako paradisua.

Aurkitu dugu paradisua bai, baina ez lehen mailakoa. Fiji lehen mailakoa bazen eta Punta Cana hirugarren mailakoa, honako hau, momentuz, bigarren mailakoa izaten ari da. Egia esan lehen mailako paradisuko paisaiak ezagutu ditugu. Are gehiago, bertan gaude. Baina eguraldia… hori beste gauza bat da. Ez da tropikoan espero genuen bero hori. Egia esan, uste dut bertako bero guztiak Californiako desertuetara emigratu duela. Haizea dabil, nahiko zakar, eta euri jasa ere egin digu. Hori bai, hemen bustitzea gure herrian bustitzea baino atseginagoa da. Eta izugarrizko frustrazioa da hemen dauden hondartzen parean jarri eta haize fresko desatseginagatik ezin bertako ur turkesaz gozatzea. Nola nahi ere, hurrengo astean, Aitutakin, lehen mailako paradisua ez, “Champion”  ligako paradisu txapelduna topatzea espero dugu.

Bitartean deskantsatzen eta bertako islako jendearen ospitalitateaz gozatzen jarraitzeko asmoa daukagu. Egia esan oso jatorrak dira, orokorrean. Oso alaiak, eskuzabalak eta itxura batean katxondeoa asko gustatzen zaiela dirudi. Merkatura hurbildu ginen lehenengoan, saltzalea, erosle bat eta gu biak elkartu ginen. Papaia batzuen prezioa galdetu ondoren erosi eta ordaintzera gindoazela saltzaileak ezetz esan zigun, alboan genuen beste erosleak ordaindu zuela iada. Orduan honek bostekoa luzatu eta zera esan zigun: “welcome to the cook islands!”, ongi etorri opari bat izan zen! Eta gu diru eske etorriko zitzaizkigun autoktonoak espantatzen ibili beharko genuelakoan… Backpackerrean ere jende oso jatorra daukagu gurekin, baina ingelesa tarteko, ezin gara nahi adina sozializatu.

Tira, argazkiak ikus eta zuek atera gainerako konklusioak, je je. Eta gero esan ez gaudela paradisuan…