2010-04-25

sakanako ibilaldia 2010






Apa famili!
Aurten ere Irurtzunera itzuli gara Sakanako ibilaldia egioteko asmoz. Beti bezala Beriain, San Miguel eta Erga mendiak zeharkatu behar genituen 55 kilometroko ibilbidea osatuz.


Beriain mendia egin genuenean, oso eguraldi ona ari zuen, eguzkia baina freskua, hortik aurrera berriz beroa estutzen hasi zen eta gure indarrak urritzen
Aralarko San Migueleraino nahiko ondo iritsi ginen, baina Madotz herrira heldu ginenerako, Juantxo eta ni nahiko ikututa ginen, eta hor banandu ginen, Anderrek ibilaldi luzea egin zuen (55 km) eta gu biok berriz, "motza" (49 km)
Gu nolabait bukatu genuen ibilaldia, saiatu ibiltzen belaunak doblatu gabe, eta ordu terdi berandugo aiatu zen hirugarren mosketeroa, nahiko apuratuta ibili omen zen Erga mendia igotzen.


Eta horrela bukatu genuen, garagardo bat eta etxera

Gurutzeko martxa neurtua















LAU ORDU!!!!
Zenbaitek bigarren dibisioko martxa dela esango luke baina hobe bigarren mailan irabazi lehenengo mailan galdu baino, ein!!?? Ni argazkitan ez nagoen arren sinetsi, atera naiz! Oiartzungo paraje zoragarrietan barrena ibili gara. Koxkoteko erreka, Gurutzetik Bentasera dijoana izugarriya da, udaran bertan bainatzeko putzu pilarekin. Urrutir joan gabe baditugu paraje ederrak Oiartzunen (bueno, Irun ere zapaldu dugu, baina Oiartzun balitz bezela, je je). Laxter lehenengo mailara igoko gara martxa honetan!