2010-04-16

Mugarriluze eta Aumategi




Elgeako auzune batetik gorantz abiatu gara. Lehendabizi pinu baso zabal batean barrena igo gara azkenik ote bajua topatu dugun arte. Hortik aurrera, haizea izan dugu gure ibilbidearen lekuko nagusi. Batzuetan adiskide, besteetan etsai, errespetu eta begirunez tratatu beharreko bidelaguna izan da. Gizakiak asmatu du honi probetxu ateratzen eta haize errota makina bat jarri ditu bertan, desertu batean aldatutako zuhaitzak baliran. Ondoren, Mugarriluzetik Aumategirako bidea tarteko tontor batzuk zapalduaz josi dugu, Bizkarlatz, Degurixa... Eta otartekoa Degurixako kanpa zoragarrian jan dugu, hemen ere haizea lagun, arrokarte batean babestuak. Bertako lurretan euskal mitologiako izakiak ibiliko zirenik ezin da duda egin, halako izakien duin den belardi eder eta basote urrunez josia baitago Degurixa. Bueltan, berriz ere Elgeara egin dugu Aumategin barrena, haize errotak haizearekin burrukan ikaragarriko burrunbak ateratzen zituztela.

Cruz del Castillo




Iñoiz horrenbeste elurrekin enaiz mendian ibili. Gurutzea izoztua zegoen. Gora goseak joan ginen, poliki eta perezak, baina behera azkar egin genuen Mariangelesek prestatutako bazkariaren irrikan. Arabako ardandegiak atzean utzita, mendi harkaitztsu bat ezagutu genuen, non haizeak gogor jotzen zuen, mendiarentzat amenaza bat beginen bezela, gu uxatu nahiean.

2010-04-13

Aste Santuko espedizioa







Zer hobe gure bloggari bixitasuna ematen hasteko Imalaiara egindako espedizio hau baino. A ez, barkatu, argazki hauek Achertekoak dira!! Ez dago tranparik eh!? Argazki interesante batzuk besterik ez ditut jarri, baina badaude beste batzuk, Ansoko diktadorearenak, pribaturako gorde ditudanak (non eta norbaitek ez duen eskaintza interesante bat egiten, nahiko merke saltzen naiz).



ZORAGARRI!! Aspaldi elurretan mendian horrela ibili gabe ginen. Middi duso (edo horrelako zerbait idazten da ezta?) Aneton pentsatzen hasi beharko!!