Cook Island, Rarotonga.
Bertan gaude dagoeneko, paradisu galduan, paradisua aurkitu
ezinik. Orain arte, behntzat, gaua egin dugun lekuarekin ez dugu axertatu eta
beste bi gau geratzen zaizkigu bertan. Nola nahi ere, berehala hasiko dugu
islan barrenako espedizioa eta ea zeozer interesgarriagorik aurkitzen dugun.
Gauza da paradisuak, paradisu izateko, bazterrean behar duela leku okerrago
bat. Fijik ere bazuen leku okerrik baina azkenerako topatu genuen paradisua.
Momentuz bertako jendeak pakean uzten gaitu eta ez da gutxi. Ez dira Fijin
bezala turistei dirua atera zaleak. Are gehiago, hemen gu gara pobreak eta
behar bada guk hasi beharko dugu bertakoei diru eske: ogi barra batek 5$ balio
du eta sei yogurreko pak batek 10$ (3 eta 6 € gutxi gora behera).
Gainerakoan, Los Angeles atzean utzi dugu. Egia esan, Los
Angelesen gauzarik hoberena Calfornia da: Joshua tree, Las Vegas (Nevada) eta
Death Valleyn ibili gara eta, dudarik gabe, AEB interesgarri bat topatu dugu.
Kotxe bat alokatu genuen, Corolla Gorila, eta bertan egin genuen tourra. Bertan
jan dugu, bertan lo egin, eta bertatik Death Valleyko paisaia desertiko
desoladoreak sofritu (gozatuaz, noski). Las Vegasek, telebistan hainbestetan
ikusi ondoren, ez genuen pentsatzen ezertarako harrituko gintuenik… eta zirrara
sortu digu! Harrigarria da benetan! Mundu pila bat mundu baten barruan. Oso
ondo deskribatu genuen bezela, helduentzako Euro Disney bat da, dirua gastatzeko
ezin hobe diseinaturiko makinaria perfektua. Eta ez dut imaginatu ere egin nahi
desertuaren erdian horrelako hiri bat aurrera eramateak gure planetari ordainarazten dion fakturan: kasik landarerik
hazten ezten lurrean halako iturri eta golf zelaiak, berrogei gradutan dagoen
lurralde batean izugarrizko makroresortak 18 gradutara mantentzea… min egin
behar dio, dudarik gabe, gure planetari. Gure aldetik, lasai, lehen bezain
pobre jarraitzen dugu eta. Ez dugu bertan jokoarekin aberasteko zorterik izan.
Hemen doakizue argazkiren bat inbidia pixka bat emateko
bertan lanean jo eta fuego zabiltzatenoi, je je. Gu ere hala gabiltza, jo ta
fuego… paradisuaren bila.