
Apa famili!
Aurten ere Irurtzunera itzuli gara Sakanako ibilaldia egioteko asmoz. Beti bezala Beriain, San Miguel eta Erga mendiak zeharkatu behar genituen 55 kilometroko ibilbidea osatuz.
Beriain mendia egin genuenean, oso eguraldi ona ari zuen, eguzkia baina freskua, hortik aurrera berriz beroa estutzen hasi zen eta gure indarrak urritzen
Aralarko San Migueleraino nahiko ondo iritsi ginen, baina Madotz herrira heldu ginenerako, Juantxo eta ni nahiko ikututa ginen, eta hor banandu ginen, Anderrek ibilaldi luzea egin zuen (55 km) eta gu biok berriz, "motza" (49 km)
Gu nolabait bukatu genuen ibilaldia, saiatu ibiltzen belaunak doblatu gabe, eta ordu terdi berandugo aiatu zen hirugarren mosketeroa, nahiko apuratuta ibili omen zen Erga mendia igotzen.
Eta horrela bukatu genuen, garagardo bat eta etxera

1 comment:
Hau prueba bat da,eta bide batez komentario bat iteko aprobetxatuko dut, ea asmatzen dezuen zein naizen.
Pixta batzuk:
1. Bigarren mailakoa naiz, baino zuei denari hamaika buelta ematen dizkizuet. mendian, korrika, bizikletan...
2. Gipuzkoako herri polit eta garrantzitsuenetako batekoa naiz.
Eta komentarioa:
Noizko Berastegiko martxako informea???!!!
Post a Comment