Showing posts with label mendi martxak 2010. Show all posts
Showing posts with label mendi martxak 2010. Show all posts
2010-05-28
2010-05-23
Arantzako mendi itzulia
Kaixo famili!
Gaur (2010-05-23) Arantzan egon gara, hango mendi martxa egiten eta oso ondo pasa degu, eguraldi bikaina, ingurua ezin politagoa eta gainera Hollywood-etik artista gonbidatu gisa...

Bai! bera da "el llanero solitario cabalga de nuevo", baina suerte txarrez Anderrek ezin izan du ikusi, uste dut galdu egin dela, kasualidadea!
En fin, hurrengoan ikusiko du seguru.
Bestela dena oso ondo, eta gogoratu datorren astean Lekarotzen, Baztango Martxa egiten dela, animatu eta parte hartu!
2010-05-11
Mendi martxa manadan
Kaixo famili berriro!
Konbokatoria ofiziala egiten da Baztango martxara manadan joateko, martxa nahiko motza da (34 km.) eta ez det uste oso gogorra izango denik.
Interesatuak bazaudete :
http://www.baztangomendigoizaleak.org/marcha_marcha2010.html
Hor azaltzen da nondik nora joaten den eta hori dena
ANIMATU

Berastegiko martxa
Kaixo famili!
Beste martxa erori dela ta, nola ez hemen jarri beharko ditugu argazki batzuk.
Nahiko eguraldi txarra eduki genun egia esateko, euria eta hotza, baina ez gea kejatuko, batez ere Kizkitza, kriston oparirekin itzuki zela etxera

Nahiz eta argazkia oso ona ez izan, ikusi daiteke zer nolako ikusmina sortu zuen Kizkitzak Berastegiko gazteriaren artean, normala denez egunero ez dago zure herrian horrelako alpinista ikaragarria.

2010-04-25
sakanako ibilaldia 2010

Apa famili!
Aurten ere Irurtzunera itzuli gara Sakanako ibilaldia egioteko asmoz. Beti bezala Beriain, San Miguel eta Erga mendiak zeharkatu behar genituen 55 kilometroko ibilbidea osatuz.
Beriain mendia egin genuenean, oso eguraldi ona ari zuen, eguzkia baina freskua, hortik aurrera berriz beroa estutzen hasi zen eta gure indarrak urritzen
Aralarko San Migueleraino nahiko ondo iritsi ginen, baina Madotz herrira heldu ginenerako, Juantxo eta ni nahiko ikututa ginen, eta hor banandu ginen, Anderrek ibilaldi luzea egin zuen (55 km) eta gu biok berriz, "motza" (49 km)
Gu nolabait bukatu genuen ibilaldia, saiatu ibiltzen belaunak doblatu gabe, eta ordu terdi berandugo aiatu zen hirugarren mosketeroa, nahiko apuratuta ibili omen zen Erga mendia igotzen.
Eta horrela bukatu genuen, garagardo bat eta etxera
Gurutzeko martxa neurtua
LAU ORDU!!!!
Zenbaitek bigarren dibisioko martxa dela esango luke baina hobe bigarren mailan irabazi lehenengo mailan galdu baino, ein!!?? Ni argazkitan ez nagoen arren sinetsi, atera naiz! Oiartzungo paraje zoragarrietan barrena ibili gara. Koxkoteko erreka, Gurutzetik Bentasera dijoana izugarriya da, udaran bertan bainatzeko putzu pilarekin. Urrutir joan gabe baditugu paraje ederrak Oiartzunen (bueno, Irun ere zapaldu dugu, baina Oiartzun balitz bezela, je je). Laxter le
henengo mailara igoko gara martxa honetan!

henengo mailara igoko gara martxa honetan!2010-04-18
ZARAUTZKO MARTXA
Ba hori, azkenean igandean zela martxa ta nola edo hala bukatu dugula, baino fenomeno harrigarri bat gertatu da goizean
"Estooooo, auuuuuh, yo casi que voy a seguir a mi ritmo....Vale?"
Eta hor ikusi genuen azkeneko aldiz egun osoan, egia esan, ez dakit zer pasatu zitziaon, baina nik uste dut halako trantze batean sartu zela, kontzientzia kasi galdu arte eta korrekaminosen izpiritua sartu zitzaiola barruan, bestela ez dut ulertzen bi ordu ateratzea azkeneko kontrolan.
Eta txarrena dena, datorren larunbatean beste martxa bat daukagula Irurtzunen eta beldurrez jota nago beste posesio bat ez ote zaion gertatuko, auskalo norena...
En fin, esango didazue ez ote dan bildurtzeko modukoa
Subscribe to:
Posts (Atom)