Showing posts with label gure mendiak. Show all posts
Showing posts with label gure mendiak. Show all posts

2011-03-18

Aitzgorri 2011-03-12

Kaixo famili!

Pasa den asteburuan Aitzgorrira joan ginen, ez zuen oso eguraldi ona egin baina... Otzaurteko bazkaria merezi zun


2010-12-04

Beriain




Kaixo famili!

Gaurko eguraldi ona aprobetxatuz Beriain mendira joan gara Ander eta biok, oso bista politak, deno aldatuta elurrarekin, baina kriston hotza pasa degu.

Ale, ea besteak ere animatzen diren zerbait jartzera, kabroiak!






2010-06-21

Atlas 2010



Kaixo famili!
itzuli gea gure abenturatik, oraindik atlaseko parajeak begian ditugula, ezin aterrizatu erabat gure rutinan, beste mundu batean egon garela iruditzen zait.
Paraje ederrak pasa ditugu, politak benetan, baita pobrezi latza ikusi ere, batez ere artzai nomaden artean, orain dela gutxi arte marokoar nazionalitatea ere ez zeukaten, ez ziren existitzen estatuaren aurrean, jaio eta hil inongo paperetan azaldu gabe.
Baino dena ez da izan horren latza, M'Goun mendia igo genun(beste medalla bat), arroila paregabek pasa ditugu errekatik plisti-plasta...eta beste gauz asko, poliki poliki kontatuko ditugunak
Momentuz horrela utziko degu... hurrengoan gehiago

2010-04-16

Mugarriluze eta Aumategi




Elgeako auzune batetik gorantz abiatu gara. Lehendabizi pinu baso zabal batean barrena igo gara azkenik ote bajua topatu dugun arte. Hortik aurrera, haizea izan dugu gure ibilbidearen lekuko nagusi. Batzuetan adiskide, besteetan etsai, errespetu eta begirunez tratatu beharreko bidelaguna izan da. Gizakiak asmatu du honi probetxu ateratzen eta haize errota makina bat jarri ditu bertan, desertu batean aldatutako zuhaitzak baliran. Ondoren, Mugarriluzetik Aumategirako bidea tarteko tontor batzuk zapalduaz josi dugu, Bizkarlatz, Degurixa... Eta otartekoa Degurixako kanpa zoragarrian jan dugu, hemen ere haizea lagun, arrokarte batean babestuak. Bertako lurretan euskal mitologiako izakiak ibiliko zirenik ezin da duda egin, halako izakien duin den belardi eder eta basote urrunez josia baitago Degurixa. Bueltan, berriz ere Elgeara egin dugu Aumategin barrena, haize errotak haizearekin burrukan ikaragarriko burrunbak ateratzen zituztela.

Cruz del Castillo




Iñoiz horrenbeste elurrekin enaiz mendian ibili. Gurutzea izoztua zegoen. Gora goseak joan ginen, poliki eta perezak, baina behera azkar egin genuen Mariangelesek prestatutako bazkariaren irrikan. Arabako ardandegiak atzean utzita, mendi harkaitztsu bat ezagutu genuen, non haizeak gogor jotzen zuen, mendiarentzat amenaza bat beginen bezela, gu uxatu nahiean.