2011-01-06

gure munduaren egiak

Kaixo famili!


Hurrengo bideoan Arcadi Oliveres-en konferentzi baten zatiak ikusten dira, eta egia esateko eskertzen da norbait denok susmatzen duguna altu esatea


2010-12-04

Beriain




Kaixo famili!

Gaurko eguraldi ona aprobetxatuz Beriain mendira joan gara Ander eta biok, oso bista politak, deno aldatuta elurrarekin, baina kriston hotza pasa degu.

Ale, ea besteak ere animatzen diren zerbait jartzera, kabroiak!






2010-11-16

Crystal Fighters

Kaixo!

Beste esteka bat utziko dizuet gaur, hau bereziagoa da dudik gabe.
Crystal fighters, Londresko musika talde bat da, elektronika eta dantzarako musika egiten dute, dena normal, baina heuren horrian sartu ezkero Nafarrak direla jartzen du, bale... ez da hainbesterako, baina beraien bideoetan Mielotxin, txalaparta, eta abesti bat euskaraz aurkeztea... zer?, hori bai berezia ez?

http://zuzeu.com/2010/11/14/crystal-fighters-perurenaren-nafarroakoa-izan-nahi-duen-musika-talde-ingelesa/

sartu eta azalpen bat aurkituko duzue

2010-11-12

Periodistas ilustrados

Kaixo Urtzi eta barkatu baina potentea iruditu zait eta hemen jarriko dut.

Esteka bat uzten dizuet. Lehengo egunean Bilbovision telebistan (grupo Vocento) Iñaki Perurenari elkarrizketa bat egin zioten, eta aurkezlea bere ezjakintasun osoa erakutsi zuen, oso ona bideoa!


http://www.kaosenlared.net/noticia/inaki-perurena-primero-enterate-poquito-sobre-navarra-euskal-herria

Atlas 2.0



Kaixo famili!

Hemen uzten dizuet gure abenturaren lehen zatia, poliki poliki, telebistako serieak bezala, beste zatiak jartzen joango naiz. Kalitatea ez da oso ona, baina hori googleren eskutan dago.

Agur!

2010-11-08

CANADA
















Ez genuen turismo asko egin bertan genuen egoera mediyo. Baina argazkiyak atera genittun. Hementxe adibide batzuk.
Bertan Canadan, Vancouberreko alderdi desberdiñak ageri dia. Bertako biztanle originalen, natiboen, totemak agertzen dira. Uste desberdin asko zabaldu da hauei buruz, baina funtsean beraien historia, familiaren historia, kontatzen dute. Familia edo klan bakoitza animalia batek errepresentatzen du eta bertan ageri da halako zuhaitz genealogiko bat. Etziren nomadak, indio eta bakeroen pelikuletan agertzen diren bezela. Egurrezko etxeak zituzten eta arkitektura, beraien garaiko, nahiko eta soberan garatua zuten.
Animaliak asko zeuden, hor ageri da katagorri antzeko bat. Etxe ingurutan ibiltzen ziren. Ez da hemen bezela, han ez diote gizakiari halako bildurrik. Hemen inork kattagorri bat ikusteko urteak pasa litezke. Han hiru asteetan bost bat ikusi genituen (gutxi gora behera).
Noski, suhiltzaileak ezin falta. Oso desberdina da han eta hemen lan egiteko modua nahiz sua leku guzietan berdina izan. Kuriosoa, ezta?
Eta ezin falta San Fermin festa, orain erdi iruñearra naizela!! Vancouverren ginen, baina Euskalerriko festa famatuenak ospatu genituen.

2010-11-07

Atlas 2.0



Kaixo!

Berandu, oso berandu, baina hasi naiz Marruekoseko materiala astintzen, eta hemen uzten dizuet aperitifa, gosea egiteko...

2010-09-27

















Kaixo guztioi!

Aspaldiko! beno gonbidapen bat luzatu nahi dizuet igandean, kilometroetan egon eta gero merienda bat egingo dugu gure txikiaren urtebetetzea ospatzeko! Orereta ikastolako elkartean egingo dugu eta 16:00tarako edo pentsatu dugu, ezin da berandu egin, hurrengo eguna astelehena da eta batzuk goiz jeikitzen gara! Animo eta han ikusi nahi zaituztet denei.

2010-07-19

Canadako antizipo bat




Kaixo familia, ta konpania.

Ez dut aukera asko, baino zeozer publikatuko dut. Argazki batzuk, batez ere, hemen ikusi ttugunan berri. Gauza asko iteko aukerarik ez dugu izan, baina zeozer bai.

Ah!! Eta ondo hasi Madalenak, bukatzeako gu ere hor eongo gea eta!

2010-06-21

Atlas 2010



Kaixo famili!
itzuli gea gure abenturatik, oraindik atlaseko parajeak begian ditugula, ezin aterrizatu erabat gure rutinan, beste mundu batean egon garela iruditzen zait.
Paraje ederrak pasa ditugu, politak benetan, baita pobrezi latza ikusi ere, batez ere artzai nomaden artean, orain dela gutxi arte marokoar nazionalitatea ere ez zeukaten, ez ziren existitzen estatuaren aurrean, jaio eta hil inongo paperetan azaldu gabe.
Baino dena ez da izan horren latza, M'Goun mendia igo genun(beste medalla bat), arroila paregabek pasa ditugu errekatik plisti-plasta...eta beste gauz asko, poliki poliki kontatuko ditugunak
Momentuz horrela utziko degu... hurrengoan gehiago

2010-05-28

Super heroien festa

Egunon familia.

Badirudi heroi eta super-heroiak afizionatzen ari direla Euskalerriko mendi martxetara. Lehengo astean "llanero solitario" izan zen hauetako batean eta entzuna dudanez urrengo igandean "Batman" eta "catwoman" ere agertuko omen dira. Ea ikusten ditugun!!

2010-05-23

Arantzako mendi itzulia


Kaixo famili!

Gaur (2010-05-23) Arantzan egon gara, hango mendi martxa egiten eta oso ondo pasa degu, eguraldi bikaina, ingurua ezin politagoa eta gainera Hollywood-etik artista gonbidatu gisa...

Bai! bera da "el llanero solitario cabalga de nuevo", baina suerte txarrez Anderrek ezin izan du ikusi, uste dut galdu egin dela, kasualidadea!
En fin, hurrengoan ikusiko du seguru.

Bestela dena oso ondo, eta gogoratu datorren astean Lekarotzen, Baztango Martxa egiten dela, animatu eta parte hartu!

2010-05-11

Mendi martxa manadan

Kaixo famili berriro!

Konbokatoria ofiziala egiten da Baztango martxara manadan joateko, martxa nahiko motza da (34 km.) eta ez det uste oso gogorra izango denik.
Interesatuak bazaudete :
http://www.baztangomendigoizaleak.org/marcha_marcha2010.html

Hor azaltzen da nondik nora joaten den eta hori dena

ANIMATU