2012-09-04

LOS ANGELES

Iritsi gara dagoeneko. Zenbait gauza airean genituen: albergerako transportea, albergeko bertako konfirmazioa, AEBn sartzen uztea... baina arazorik gabe joan da dena. Txekeo totala egin digute aireportuan, argazkiak, hatz markak... baina azkenean ongi hartu gaituzte eta 24 orduko bidaiaren ondoren filmetan hainbeste ikusi dugun herrialde hori ezagutzeko prest gaude. Lehendabizi, ordea, indarberritzera.

No comments: