2012-09-11

Paradisuaren bila.


Cook Island, Rarotonga.

Bertan gaude dagoeneko, paradisu galduan, paradisua aurkitu ezinik. Orain arte, behntzat, gaua egin dugun lekuarekin ez dugu axertatu eta beste bi gau geratzen zaizkigu bertan. Nola nahi ere, berehala hasiko dugu islan barrenako espedizioa eta ea zeozer interesgarriagorik aurkitzen dugun. Gauza da paradisuak, paradisu izateko, bazterrean behar duela leku okerrago bat. Fijik ere bazuen leku okerrik baina azkenerako topatu genuen paradisua. Momentuz bertako jendeak pakean uzten gaitu eta ez da gutxi. Ez dira Fijin bezala turistei dirua atera zaleak. Are gehiago, hemen gu gara pobreak eta behar bada guk hasi beharko dugu bertakoei diru eske: ogi barra batek 5$ balio du eta sei yogurreko pak batek 10$ (3 eta 6 € gutxi gora behera).

Gainerakoan, Los Angeles atzean utzi dugu. Egia esan, Los Angelesen gauzarik hoberena Calfornia da: Joshua tree, Las Vegas (Nevada) eta Death Valleyn ibili gara eta, dudarik gabe, AEB interesgarri bat topatu dugu. Kotxe bat alokatu genuen, Corolla Gorila, eta bertan egin genuen tourra. Bertan jan dugu, bertan lo egin, eta bertatik Death Valleyko paisaia desertiko desoladoreak sofritu (gozatuaz, noski). Las Vegasek, telebistan hainbestetan ikusi ondoren, ez genuen pentsatzen ezertarako harrituko gintuenik… eta zirrara sortu digu! Harrigarria da benetan! Mundu pila bat mundu baten barruan. Oso ondo deskribatu genuen bezela, helduentzako Euro Disney bat da, dirua gastatzeko ezin hobe diseinaturiko makinaria perfektua. Eta ez dut imaginatu ere egin nahi desertuaren erdian horrelako hiri bat aurrera eramateak gure planetari  ordainarazten dion fakturan: kasik landarerik hazten ezten lurrean halako iturri eta golf zelaiak, berrogei gradutan dagoen lurralde batean izugarrizko makroresortak 18 gradutara mantentzea… min egin behar dio, dudarik gabe, gure planetari. Gure aldetik, lasai, lehen bezain pobre jarraitzen dugu eta. Ez dugu bertan jokoarekin aberasteko zorterik izan.

Hemen doakizue argazkiren bat inbidia pixka bat emateko bertan lanean jo eta fuego zabiltzatenoi, je je. Gu ere hala gabiltza, jo ta fuego… paradisuaren bila.


No comments: