2010-05-28

Super heroien festa

Egunon familia.

Badirudi heroi eta super-heroiak afizionatzen ari direla Euskalerriko mendi martxetara. Lehengo astean "llanero solitario" izan zen hauetako batean eta entzuna dudanez urrengo igandean "Batman" eta "catwoman" ere agertuko omen dira. Ea ikusten ditugun!!

2010-05-23

Arantzako mendi itzulia


Kaixo famili!

Gaur (2010-05-23) Arantzan egon gara, hango mendi martxa egiten eta oso ondo pasa degu, eguraldi bikaina, ingurua ezin politagoa eta gainera Hollywood-etik artista gonbidatu gisa...

Bai! bera da "el llanero solitario cabalga de nuevo", baina suerte txarrez Anderrek ezin izan du ikusi, uste dut galdu egin dela, kasualidadea!
En fin, hurrengoan ikusiko du seguru.

Bestela dena oso ondo, eta gogoratu datorren astean Lekarotzen, Baztango Martxa egiten dela, animatu eta parte hartu!

2010-05-11

Mendi martxa manadan

Kaixo famili berriro!

Konbokatoria ofiziala egiten da Baztango martxara manadan joateko, martxa nahiko motza da (34 km.) eta ez det uste oso gogorra izango denik.
Interesatuak bazaudete :
http://www.baztangomendigoizaleak.org/marcha_marcha2010.html

Hor azaltzen da nondik nora joaten den eta hori dena

ANIMATU

Berastegiko martxa

Kaixo famili!

Beste martxa erori dela ta, nola ez hemen jarri beharko ditugu argazki batzuk.
Nahiko eguraldi txarra eduki genun egia esateko, euria eta hotza, baina ez gea kejatuko, batez ere Kizkitza, kriston oparirekin itzuki zela etxera

Nahiz eta argazkia oso ona ez izan, ikusi daiteke zer nolako ikusmina sortu zuen Kizkitzak Berastegiko gazteriaren artean, normala denez egunero ez dago zure herrian horrelako alpinista ikaragarria.

2010-04-25

sakanako ibilaldia 2010






Apa famili!
Aurten ere Irurtzunera itzuli gara Sakanako ibilaldia egioteko asmoz. Beti bezala Beriain, San Miguel eta Erga mendiak zeharkatu behar genituen 55 kilometroko ibilbidea osatuz.


Beriain mendia egin genuenean, oso eguraldi ona ari zuen, eguzkia baina freskua, hortik aurrera berriz beroa estutzen hasi zen eta gure indarrak urritzen
Aralarko San Migueleraino nahiko ondo iritsi ginen, baina Madotz herrira heldu ginenerako, Juantxo eta ni nahiko ikututa ginen, eta hor banandu ginen, Anderrek ibilaldi luzea egin zuen (55 km) eta gu biok berriz, "motza" (49 km)
Gu nolabait bukatu genuen ibilaldia, saiatu ibiltzen belaunak doblatu gabe, eta ordu terdi berandugo aiatu zen hirugarren mosketeroa, nahiko apuratuta ibili omen zen Erga mendia igotzen.


Eta horrela bukatu genuen, garagardo bat eta etxera

Gurutzeko martxa neurtua















LAU ORDU!!!!
Zenbaitek bigarren dibisioko martxa dela esango luke baina hobe bigarren mailan irabazi lehenengo mailan galdu baino, ein!!?? Ni argazkitan ez nagoen arren sinetsi, atera naiz! Oiartzungo paraje zoragarrietan barrena ibili gara. Koxkoteko erreka, Gurutzetik Bentasera dijoana izugarriya da, udaran bertan bainatzeko putzu pilarekin. Urrutir joan gabe baditugu paraje ederrak Oiartzunen (bueno, Irun ere zapaldu dugu, baina Oiartzun balitz bezela, je je). Laxter lehenengo mailara igoko gara martxa honetan!

2010-04-18

ZARAUTZKO MARTXA





Kaixo famili!
Ba hori, azkenean igandean zela martxa ta nola edo hala bukatu dugula, baino fenomeno harrigarri bat gertatu da goizean

Argazkia goizeko sei terdietan da, dena nahiko normala zen, argazkian ikusi daitekenez, baina ordu gutxitan gauzak erabat aldatuko ziren
Martxaren ordubete baino ez genunean eginda Anderri halako urduritasuna nabaritzen zitzaion, ez dakit argazkian nabaritzen zaion halako zuzentasun gehigizkoa bizkar aldean, eta halako batean:

"Estooooo, auuuuuh, yo casi que voy a seguir a mi ritmo....Vale?"

Eta hor ikusi genuen azkeneko aldiz egun osoan, egia esan, ez dakit zer pasatu zitziaon, baina nik uste dut halako trantze batean sartu zela, kontzientzia kasi galdu arte eta korrekaminosen izpiritua sartu zitzaiola barruan, bestela ez dut ulertzen bi ordu ateratzea azkeneko kontrolan.

Eta txarrena dena, datorren larunbatean beste martxa bat daukagula Irurtzunen eta beldurrez jota nago beste posesio bat ez ote zaion gertatuko, auskalo norena...

En fin, esango didazue ez ote dan bildurtzeko modukoa

2010-04-16

Mugarriluze eta Aumategi




Elgeako auzune batetik gorantz abiatu gara. Lehendabizi pinu baso zabal batean barrena igo gara azkenik ote bajua topatu dugun arte. Hortik aurrera, haizea izan dugu gure ibilbidearen lekuko nagusi. Batzuetan adiskide, besteetan etsai, errespetu eta begirunez tratatu beharreko bidelaguna izan da. Gizakiak asmatu du honi probetxu ateratzen eta haize errota makina bat jarri ditu bertan, desertu batean aldatutako zuhaitzak baliran. Ondoren, Mugarriluzetik Aumategirako bidea tarteko tontor batzuk zapalduaz josi dugu, Bizkarlatz, Degurixa... Eta otartekoa Degurixako kanpa zoragarrian jan dugu, hemen ere haizea lagun, arrokarte batean babestuak. Bertako lurretan euskal mitologiako izakiak ibiliko zirenik ezin da duda egin, halako izakien duin den belardi eder eta basote urrunez josia baitago Degurixa. Bueltan, berriz ere Elgeara egin dugu Aumategin barrena, haize errotak haizearekin burrukan ikaragarriko burrunbak ateratzen zituztela.

Cruz del Castillo




Iñoiz horrenbeste elurrekin enaiz mendian ibili. Gurutzea izoztua zegoen. Gora goseak joan ginen, poliki eta perezak, baina behera azkar egin genuen Mariangelesek prestatutako bazkariaren irrikan. Arabako ardandegiak atzean utzita, mendi harkaitztsu bat ezagutu genuen, non haizeak gogor jotzen zuen, mendiarentzat amenaza bat beginen bezela, gu uxatu nahiean.

2010-04-13

Aste Santuko espedizioa







Zer hobe gure bloggari bixitasuna ematen hasteko Imalaiara egindako espedizio hau baino. A ez, barkatu, argazki hauek Achertekoak dira!! Ez dago tranparik eh!? Argazki interesante batzuk besterik ez ditut jarri, baina badaude beste batzuk, Ansoko diktadorearenak, pribaturako gorde ditudanak (non eta norbaitek ez duen eskaintza interesante bat egiten, nahiko merke saltzen naiz).



ZORAGARRI!! Aspaldi elurretan mendian horrela ibili gabe ginen. Middi duso (edo horrelako zerbait idazten da ezta?) Aneton pentsatzen hasi beharko!!

2010-04-10

abordatzera!!!!!

Beno eskaerak zirela eta berriro ere hemen gaude gure blog maitagarriarekin, egia potentea dela, ezin dugu utzi!!!! Animatu eta kriston altxorra sortuko dugu!

2005-12-13

LE LLAMABAN T-WINDSTOPPER

PARECE SER QUE HABIA CIERTO NERVIOSISMO EN EL PERSONAL CON QUE
EL FAMOSO CHINO SE NOS HABIA IDO DE VACACIONES O ALGO ASI....
Y SEGUN OTRAS FUENTES DECIAN TEXTUALMENTE "ya decia yo que teniamos
que haber hecho el pedido antes ya que eso se iba a patentar y se iba a
cortar el bacalao"...EN DEFINITIVA QUE LA PEÑA ANDABA INQUIETA Y CON
LA BOLA MAGICA DEBAJO DEL BRAZO.
PUES NADA QUE EL CHINO HA VUELTO CON NUEVA REMESA DE COSTURERAS Y HA
COMENZADO A LEVANTAR DE NUEVO LA PRODUCCION.
NO OBSTANTE TENGO ENTENDIDO QUE AHORA TRABAJAN CON MEJOR CARA Y HUMOR
PORQUE TIENEN MUSIKA DE FONDO Y MAS CONCRETAMENTE LA FAMOSA CANCION DEL
T-WINSTOPPER......,LA CUAL YA SABEIS COMO VA..
TWIIIIIIIINNN,TWIIIIIIIIIIIIIN, TWINNNNNNNNNNNNNN,
A BUEN ENTENDEDOR POCAS PALABRAS.

BUENA CARA,OPTIMISMO Y QUE LLEGUE PRONTO EL PEDIDO SINO SE NOS VAN A CAER
LAS UÑAS A MAS DE UNO.

MUA A TODOS.

pako lobaton beharko dugu???

Kaixo,

Beno gaur lortu dut konexioa baina benetan esaten dizuet atzo arratsaldean dena txinatarrez azaltzen zela! Beno horrela hobeto.

Baina ez dakit eta burura etorri zait Australiako bi natibo horiek! Non daude? Pako Lobatonen laguntza beharko dugu? Irletan geratu dira.... Aspaldin ez dutela ez argazkirik aldatzen ez ezer!!!!!!!

Zeozer kontatu inbidia pixkat emateko, beste zeozer ez bada ere!!!!!!!


gero arte

ainhoa

2005-12-12

PORROT!!!!!

Beno igual ankasartze bat da baina gaur saitu naiz ikusten gura web orri polit hori, non erosi behar genituen ez dakit zenbat gauzak eta ....... EZ DAGO!!!!

Ez dakit zer gertatu den baina orain txinotarrez azaltzen da orri bat eta ez dut ezer ulertzen. Ez dakit beste norbaiti gertatu zaion edo nirekin bakarrik gertatzen den. Froga egin!!!!!

ZE GAFE GAREN!!!!!!!!!!!!!!!!!

Ainhoa

2005-11-30

Hitchcock se ha reencarnado.......

todavia nos tiemblan los cuerpos, acabamos de ser conscientes de que Torrente tiene un don sobrenatural para el septimo arte. Tenemos un cd con peliculas que nos dejo(no berrees que ahorita mismo te lo vamos a entregar) que es una verdadera joya: el expreso de media noche, plan de vuelo, Habana blues,....bonitas verdad? pero habia dos peliculas que no conociamos y os puedo asegurar nos han cambiado la vida "el guardian"y"samaritan girl" si algun dia os animais a verlas por favor tomar muchas precauciones: cortar el gas(para no meter la cabeza en el horno), guardar bajo llave todos los objetos con filo(para no cortaros las venas), las teneis que ver en un piso bajo(para por si os tirais por la ventana no os lastimeis), ......................por cierto el lunes sale torrente en el programa del Garci, seguro que en un par de meses el Garci al Garci lo botaran y el sera el presentador, el programa se llamara: "quitate el cuchillo de las venas" Agurcito El nenuco

2005-10-19

Australia 2005 - argazkiyak






Txinoen asunto horrekin burua austen ai zatenez, nahi bazute txinon bat bialiko hara, hemen pilla do ta. Mino hemendik banadorikin jungo dia, windstopperrik eztute eta. Nola nahire, preziyo hortan, uste dut windstopper hoik aizeik ezton lekuan erabiltzeko diala eta goretesak ebiyik ai eztunin jaztekuk (instrukziyo txinuk gaizki ulertu ez battut).

Eta gu gurera. Fiyitik buelta in dugu, abentura askokin eta relax pixkatekin. Izan ere, Fijiarrak izugarri relajatuak bizi dia. "Fiji time" praktikatzen dute, aleiya, sugur punta borobil borobila dutela, denbo guziyan sugur puntan jartzen zaiena itten baitute. Isla zoragarriyak ikusi ttugu, ondartzan denbua galtzen eon gea, snorkela eta buzeuak zoragarriyak izan dia (koloretazko arrai eta koral pilaz josiyak) eta bertako koktelak goxo askuak (etzian txinuak, pena da, garesti askuak zian eta, je, je) dia. Kava izeneko edari bat re badute mino ez dut gehiegi deskribittuko bestela baten batek hor dena utzi eta saldu eta Fijira aldeingou.

Hementxe ttuzute argazkiyak!! Ikusi lehenbailehen pilla bat ttugu eta, eta heldu den astean edo aldatu ingottut, inbidi pixkat gehixio emateko.

2005-09-27

Riglos




Ke pasa!
Ahi van unas footos del finde,de Riglos ,de la pared que hicimos y una dentro de la pared.
El objetivo era subir al Balaitus ,pero nos acercamos a Riglos,y menos mal porque solo llegamos hasta Respumoso y a las cuatro de la mañana,cosas que pasan.
Por cierto ESCRIBIR CABRONES!

2005-09-19

Martinez?


Kaixo peñita!
ematen du serio hartu dugula internetekoa,beraz animatu berko gea.Lastima "Martinez" hori azaltzea,baina bueno horrela aitzakia daukat argazkia jartzeko,ta ez,ez da muntai bat,bere buruaren proportzioa horrelakoa da,ni bakarrik argazkia atera nuen.
Beno ia animatzen dan jendea